Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza; Teknologia

Zein da gerezirik gozoena?

2002/07/24 Elhuyar

Duela 1.500 urte inguru, erromatarrek gereziondo basatiak etxekotu zituzten.

Geroztik, gereziondoak Europa guztian zabaldu dira eta barietate ugari sortu dira. Horietako batzuk besteak baino gerezi goxoagoak eta mamitsuagoak ematen dituzte, baina nekazariek ezin dute jakin zein barietate aldatu duten zuhaitza hazi eta lehenengo fruituak ematen dituen arte eta ordurako, gereziondoak landatu zirenetik hiruzpalau urte pasatu dira.

Orain, ordea, badago gereziondoa zein barietatetakoa den jakiteko modu azkar bat. Izan ere, gereziondoak bereizteko metodo genetikoa garatu dute ikertzaileek. Gereziondo-barietate bakoitzaren DNA berezia da, eta beste barietateenarekin antza handia badu ere, beti daude aldeak. Hain justu, alde horiek bilatzen dira metodo horren bidez.

Zapore oneko gereziak emango dituen aurreikusteaz gain, nekazariek gaixotasunei eta muturreko eguraldiei aurre egiten dieten barietateak zein diren ere errazago jakingo dute hemendik aurrera.

Nolanahi ere, seguru zuen gurasoek behin baino gehiagotan zailtasunak izan dituztela gereziz zikindutako arropak garbitzeko; beraz, gustura jakingo lukete zein gerezi-barietateren zukua den errazena garbitzen, baina ez dirudi ikertzaileek horri garrantzia eman diotenik. Ea batere zikindu gabe jatea lortzen dugun!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com