Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Biziaren zientziak; Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza

Udazken koloretsua

2003/10/24 Elhuyar

Dakizuenez, udazkena udaren ondorengo urtaroa da eta, beraz, ikasturte berria hasteko garaia. Horrez gain, gure baso eta herrietako zuhaitz gehienek hostoak galtzen dituzten urtaroa ere bada. Baina zerk eragiten du hostoak galtzea?

Lehortea

Udako lehorte iraunkorrek eta egun batzuetako lehorte txikiek kaltetu egiten dituzte hostoak. Horien nerbioetan sartzen den aireak zaildu egiten du enborretik ura iristea eta, beraz, hostoak ihartu egiten dira apurka.

Zahartzea

Guk guztiok hormonak izeneko substantziak dauzkagu gorputzean. Adibidez, nerabezaroan gorputzean gertatzen zaizkigun aldaketak hormona batzuek eragiten dituzte. Gure hormonak, sortu ondoren, odolean ibiltzen dira atzera eta aurrera.

Zuhaitzek ere hormonak izaten dituzte eta horietako batzuk hostoetan egoten dira. Hostoak berriak direnean, hazkuntzarako hormona ugari izaten dute (auxinak), baina handitzen direnean, hazkuntzarako hormonen kopurua txikiagotu egiten da eta beste hormona-mota bat agertzen da. Bigarren hormona-talde horrek (abszisina eta etilenoa) hostoak eta fruituak heltzen laguntzen du; baita heldu ondoren hostoak eta fruituak erortzea eragin ere. Gainera, hostoen bizitzan zehar, apurka-apurka hondakinak sortze eta metatzen dira.

Heltzeko hormonak (abszisina eta etilenoa) eta metatutako konposatuak dira hostoei kolore gorrizta ematen dietenak; baita hostoak erortzea eragiten dutenak ere.

Eta zerk eragiten du hormona batzuk edo besteak agertzea? Besteak beste, eguraldiak eta, batez ere, egunaren luzerak. Zergatik? Argi-kantitateak eta intentsitateak hormona horiek aktibatzea edo ez aktibatzea eragiten duelako.

Zuhaitzek kondizio txarrei aurre egiteko galtzen dituzte hostoak; nagusiki, hotzari eta lehorteari aurre egiteko. Gurean, neguko eguraldi txar eta hotzari aurre egiteko moldaketa dela esan daiteke: zuhaitzek negua ‘lo’ pasatzen dute ‘indarrak gordez’, eta, ondoren, udaberrian eta udan, ahal bezainbeste hazi eta fruitu sortzen dute. Udazkenean, berriz ere hostoak gorritu, eta negua iristerako galdu egiten dituzte.

Baina hostoak galdu aurretik, hostoetako zenbait elikagai (azukreak, proteinak, mineralak...) berriz xurgatzen dituzte.

Badira, hala ere, urte osoan hostoak dituzten zuhaitzak; horiek kondizio txarrei aurre egiteko bestelako moldaketak egiten dituzte. Aurreko irudian ikus ditzakezue bi aukerak: kolore argienak dituztenak neguan hostoa galtzen dutenak dira eta gorritzen hasiak daude. Pinuek, ordea, ez dute hostorik galtzen eta kolore bera dute urte osoan.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com