Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Osasuna; Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza

Arkakaratsa

2002/06/11 Elhuyar

Arrosak, landare politak eta usain atseginekoak izaki, etxe eta lorategietan landatzen dira antzina-antzinatik. Tamaina eta hosto- eta lore-mota askotako aldaerak sortu dira.

Baina mendian ere ateratzen dira: arrosa basatiak dira horiek.

Mendiko arrosek askoz ere lore sinpleagoa izaten dute, baina ez haatik itsusiagoa. Loreak ernaldu eta petaloak erori direnean, fruitu gorrizta ikusgarriak agertzen dira: arkakaratsak.

Arkakaratsek C bitamina ugari dute eta beherakoa sendatzeko erabil daitezke. Horretarako, helduta daudenean erditik zabaldu, haziak eta iletxoak kendu eta jan egin daitezke. Baina beherakorik ez baduzu ere, azukretan jarri eta marmelada gozoa ere egin daiteke.

On dagizula!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com