Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza

Amazoniako arkitekto trebeen arrastoak

2008/03/26 Ana Galarraga

sateliteko irudiaKolon ez zen iritsi Mundu Berrira inori ezer erakusteko. Ingeniari onak ziren hango biztanleak! Satelitetik jasotako argazkietan garbi ikusi dute hori zientzialariek.

Amazoniako zenbait eskualdetan bazeuden plazak, errepideak, zuloak eta zubiak, baina toki horietako populazioa oso urria da gaur egun, eta horrek harritu ditu zientzialariak.

Harriduraz hartu dute aurkikuntza; izan ere, ez zuten uste garai batean Amazonian hainbeste jende bizi zenik, baina Brasilgo Amazonia inguruan egindako zenbait aurkikuntza arkeologikok erakutsi dute kokalekuen eraikuntza-ereduak ez zirela batere sinpleak. Plaza handiak eta bide zabalak ikusten dira satelitetik hartutako argazkietan, baliabide eta jakintza handiko herri batean egiten direnen modukoak.marrazkia

Gainera, konturatu dira landarediaren konposizioa desberdina dela zenbait lursailetan. Horrek pentsarazi die zientzialariei oihaneko nahiz zingiretako zenbait lursail landu egiten zituztela hango biztanleek.

Xingu ibaiaren inguruko jendea da orduko biztanle haien ondorengoa, baina, gaur egun, ez da geratzen garai hartako populazio-mordoa, Europak hango lurraldeak kolonizatu zituenean biztanle asko hil zituzten eta. 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com