Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza; Biziaren zientziak

Gizakiaren babesaren bila

2009/11/19 Ana Galarraga

 

Animalia basatiek ihes egiten dute gizakiren bat inguruan sumatu orduko, eta ez da harritzekoa: ez dakite nor altzeaden ehiztaria eta nor ez; beraz, badaezpada ere, hobe haiek ez ikustea. Adibidez, Yogi eta Bubu hartzek gizakiei adarra jotzen bazieten ere, Yellowstongo parkeko benetako hartzak gizakiengandik urruti ibiltzen saiatzen dira.

Bada, Yellowstongo Natura Parkeko zientzialariek ikusi dutenez, hartzek gizakiaren beldur izatea onuragarria da batzuentzat, eta horri probetxua ateratzen ikasi dute. Hain zuzen, umea egiteko dauden altzeak pertsonak ibiltzen diren lekuetara hurbiltzen dira, esaterako, zelaietara eta errepideetara. Leku horiek seguruak dira haientzat, hartzak ez baitira hara joaten.

hartzaAntza denez, altzeentzat mehatxagarriagoak dira hartzak gizakiak baino, baina hartzei ez zaie gauza bera gertatzen: haientzat altzeak harrapakin preziatuak dira; pertsonak, berriz, erabat arriskutsuak dira.

Zientzialarien esanean, altzeen portaera deigarria den arren, ez dira era horretara jokatzen duten bakarrak. Tximuek, oreinek eta elefanteek ere erabiltzen dituzte gizakiak edo gizakiak sortutako egiturak harraparietatik babesteko.

Zientzialariek beste ondorio bat ere atera dute: animalia basatien berezko jokabidea aztertu nahi dutenek kontuan izan behar dute gizakiek eragin handia izan dezaketela, baita natura-parkeetan ere.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com