Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Askotarikoak

Armixen kuttuna: txokolatea

2010/04/20 Ana Galarraga

BonboiakTxokolatea                               

Txokolatezalea zara? Bai? Baita Armix ere! Kontuz ibili, beraz, txokolatea jaten ari bazara; hura inguruan badabil, puxka bat kentzen saiatuko da, seguru. Ai, txokolatea zuhaitzetan haziko balitz! Baina... orain gogoratzen dut, zuhaitzetan hazten da eta!

Kakao-zuhaitza lurralde bero edo epeletan hazten da, hala nola Afrikan, Hego eta Erdialdeko Amerikako herrialde askotan, Asiako zenbaitetan, Indonesian, adibidez. Zuhaitzaren izen zientifikoa Theobroma cacao da; eta ez da txantxa! Theobroma hitzak, grekoz, jainko-jainkosen janari esan nahi du. Haren fruituek errugbi-baloi baten itxura dute, eta barruan kakao-haziak dituzte. Txokolatea kakao-hazien barrenetik dator.

Baina ez da besterik gabe lortzen; aurrena lan handia egin behar izaten da. Hasteko, fruituak hartzitu egiten dira. Gero, haziak hartu eta eguzkitan lehortzen dira, eta xigortu eta txiki-txiki egiten dira. Horrela, pasta likido eta likatsu bat lortzen da, oso mikatza.

Horri azukre-piloa eta beste zenbait osagai gehitzen zaizkio, eta, beste pauso batzuk eman ondoren, listo dago txokolatea! Beltza, zuria, esneduna, fruitu lehorrekin, bonboi-itxurakoa... hamaika eratakoa izan daiteke. Eta denak dira onak!! Ummmm...

A, eta beste kontu bat, azkenekoa: kakaoaren osagai bat maiteminduta gaudenean gorputzean sortzen den berbera omen da. Feniletilamina izena du, eta, izena itsusia bada ere, zein gozoa den haren eragina...

            Kakao-zuhaitza               Kakao-landarea  

             Kakao-landarea2              Kakao-haziak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com