Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Lurraren zientziak

Zergatik egiten dute ebakia orriek?

2010/04/20 Oihane Lakar

 

Paperarekin ebakiInoiz gertatu zaizu esku artean duzun orriaren ertzetik atzamarra edo eskua pasatu eta, zast!, orriak zauritxo bat egitea? Ziur naiz baietz!

Silize-kristala
Badakizu zergatik gertatzen den hori? Bada, jakingo duzunez, papera zuhaitzetatik eta bestelako landareetatik egiten da. Landareek, haien osagaien artean, silize izeneko kristaltxo batzuk dituzte.  Kristal horien bitartez, animalia herbiboroetatik babesten dira landareak, besteak beste, gogorrago bihurtzen direlako, edo zauriak eragiten dizkietelako kristaltxoekin.
Papera egin behar dutenean, lehenengo lana landareak txikitzea da, landareekin ore edo pasta bat egitea, alegia. Txikitze horretan, landareak dituen osagai guztiak nahasten dituzte, silizezko kristalak barne.

 Paperaren kristalak

Hortik papera egiten dutenean, landareak kristaltxo eta guzti erabiltzen dituzte.  Eta kristaltxoren bat orriaren ertzean gelditzen baldin bada, eta guk eskua hortik pasatzen baldin badugu, ebakia egiten dugu, halabeharrez!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com