Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Askotarikoak

Txiklea

2010/06/11 Ana Galarraga

Behin eta berriz murtxikatu, puztu, puxika egin eta lehertu, ahotik atera eta berriro sartu... Txikleak aukera asko ematen ditu gozamenerako.

Baina txiklea ez da gazte-kontua bakarrik. Milioika euroko negozio-bolumena duen industria ere bada.

Jatorriz, amerikar peto-petoa, Yucatan penintsulan oso ugaria den chicozapote zuhaitzaren izerdiarekin egin dute mendeetan Erdialdeko Amerikako kulturek. Txikle izena ere Tzicli hitzetik dator.

Baina Mendebaldeko zibilizazioak Adams izeneko beste amerikar bati zor dio txiklea. Berak azukrea eta zaporeak gehitu zizkion tzicli-ari. Hala, txiklea asmatu zuen, eta berehala lortu zuen arrakasta merkatuan. Arrakastak chicozapote zuhaitzen izerdia alboratzea ere ekarri zuen. Gaur egun, txikle gehienak petrolioaren eratorriez egiten dira.

Atsegina delako murtxikatzen da txiklea. Baina erabilera terapeutikoa ere badu. XX. mendeko mundu-gerretan soldaduei lasaigarri moduan eman zitzaien, eta, gaur egun, tabakoa utzi nahi dutenei laguntzeko erabiltzen da.

Txikleak batzuen gozamena eta beste batzuen etsipena dira, ahaztutako txikleak norbaitek kendu behar dituelako arropetatik, altzarietatik eta lurzorutik. Txikle-garbiketako lanetan milioika euro erabiltzen dira urtean. Euskal Herrian, Gasteiz izan da txikle-garbiketako zerbitzu finkoa ezarri duen lehen hiria. Ez dute lan makala hartu; izan ere, kale batzuetan, metro karratuko 200 txikle ere aurkitu daitezke!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com