Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Askotarikoak

Egiptoarren astoak

2010/06/24 Arantxa Txintxurreta

Egipton, aurkikuntza arkeologiko ugari egiten da, historia aberatsa duen lurraldea baita. Baina, kasu honetan, izugarrizko sorpresa hartu zuten arkeologo batzuek: hilobi batzuetan, faraoiak beharrean, 10 asto aurkitu zituzten ehortzita!

Aurkikuntza horrek, eta ehortzita azaldu diren moduak, erakutsi du antzinako egiptoarrentzat benetan garrantzitsuak zirela astoak. Hain ziren garrantzitsuak, erregeen modura ehorzten zituzten!

Astoen hezurrak Kristo aurreko 3000. urtekoak direla kalkulatu dute. Ummmm... beraz... Zenbat urte izango zuten gaur egun?
Aurkitutakoak gaur egungo astoen arbasoak dira; alegia, ez dira egungoen guztiz berdinak. Baina aurkikuntza honek frogatzen du garai hartan dagoeneko etxekotu egiten zirela asto basatiak.

Oro har, oso osasuntsu zeudela ikusi dute, ongi zainduta zeuden. Hala ere, batzuek artritisa zuten; horregatik, ikertzaileek uste dute karga handiak garraiatzeko erabili zituztela.

Aurkikuntza Abydos deituriko antzinako hirian egin dute, Kairo hiriburutik hegoaldera.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com