Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Lurraren zientziak

Everest baino hurbilago izarretatik

2010/08/10 Arantxa Txintxurreta

Lurra planeta

Lurraren nukleoa gure oinen azpian dago, oso urruti. Gu lurraren azalean bizi gara. Eta arrainak; eta txoriak; eta igelak; eta zuhaitzak. Guztiak bizi gara lurrazalean.

Everest da Lurreko mendirik garaiena, baina ez da nukleotik urrutien dagoen puntua. Nola da posible?
Everestek 8.848 m ditu, itsasoaren mailatik neurtzen hasita. Baina, Lurraren nukleotik neurtzen hasiko bagina, punturik urrunena Ekuadorko Chimborazo sumendiaren gailurrean dago. 6.310 m ditu itsasoaren mailatik gora, baina Lurraren nukleotik neurtuz gero, Everest baino bi kilometro urrutiago dago.
Zergatik gertatzen da hori?
Lurra ez delako guztiz biribila: bi poloak zapalduta ditu! Eta Chimborazo dagoen inguruan nukleotik lurrazalera dagoen distantzia handiagoa da Everest dagoen inguruan baino.

Beraz, izarretatik hurbilago sentitu nahi baduzu, Chimborazora igo beharko duzu, ez Everestera!

Badakizu zein den nukleotik hurbilen dagoen puntua? Marianetako fosa da, Ozeano Pazifikoan. Zulo erraldoi hori 11.033 metrora dago, eta hainbat animalia aurkitu dituzte han!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com