Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Ingurumena

Autoetako bidaiari-kopurua

2010/09/15 Arantxa Txintxurreta

Autoak errepidean

Gaur egun, sendi askotan dago gutxienez auto bat. Oso maiz erabiltzen ditugu, batetik bestera joateko.

GALDERA: Nola kutsatzen da gehiago, auto batean pertsona bakar bat joanda edo bost lagun joanda?
Hobe bost lagun auto bakar batean, lagun bana bost autotan baino!

Gaurko esperimentuan, autoetako bidaiari-kopurua ikertuko dugu. Zenbat auto igarotzen da nire herriko kaleetatik? Eta, beteta joaten al dira?
Galdera horiei erantzuteko, hauek BEHAR DITUZU:
Laguntzaile bat
Kronometro bat
Esperimentuetarako koadernoa eta arkatza

1. DATU-BILKETA
Zure herriko kale bat aukeratu, eta, errepidearen alboan, espaloian, egon geldirik.
Honako taula hau bete ezazu.

Zenbat jende doa autoaren barruan? Zenbat auto pasatu dira? OHARRAK
1
2
3
4
...

Horretarako, laguntzaileari eskatu pasatzen den auto bakoitzean zenbat jende doan zenbatzeko. Oso azkarra izan beharko du!
Minutu batean zenbat auto igarotzen diren zenbatu, eta, ondoren, atseden hartu. Handik denbora batera, beste minutu bat kronometratu, eta autoetan zenbat pertsona doazen zenbatu.

Autoek kutsadura sortzen dute tutuetatik botatzen duten keaz. Ke hori gasolina erretzearen ondorioz sortzen da. Irudia (gasolina hartzen).

2. ONDORIOAK
Datuak aztertu, eta erantzun galderei: zenbat auto igarotzen da nire herritik? Ondo beteta joaten dira edo hobeto erabil daitezke? Asteko egun guztietan kopuru bera igarotzen da? Egunean bertan, ordu desberdinetan, auto-kopuru bera igarotzen da?

3. PROPOSAMENAK
Zer proposatuko zenuke autoa gutxiago erabiltzeko? Lantegi bereko langileak auto bakar batean joan daitezela, adibidez? Autobus eta tren gehiago jar ditzatela, agian?
Astindu, astindu buru hori, ikertzaile!!!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com