Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Askotarikoak

Iparrorratza

2011/06/24 Arantxa Txintxurreta

Iparra galduta zabiltza? Egin dezagun, hortaz, iparrorratz bat, modu erraz batean.

HAUEK BEHAR DITUZU:
 

 

CD bat, Ken Zazpirenak balio du.

 

 CDak gordetzeko kutxa bat.
              

 

Iman txiki bat.

  Kola, eta errotuladore bat.


NOLA EGIN


CDan, N, S, E eta W letrak marraztuko ditugu, errotuladorearekin. Letra horiek nazioarteko ikurrak dira, eta iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea adierazten dituzte, hurrenez hurren. Kontuan izan N eta S CDaren goiko eta beheko aldean marraztu behar direla, E CDaren eskuineko aldean, eta W ezkerrekoan.
CDak gordetzeko kutxa urez bete erdiraino. Kolaz itsatsi imana CDari, Na dagoen lekuan, eta utzi flotatzen kutxaren barruan, irudian ageri den moduan.

ZERTARAKO ERABILI IPARRORRATZA

Mendian ez galtzeko, adibidez! Hartu mapa bat, gustuko duzun leku batena. Maparen ertz batean iparrorratz bat azaltzen da marraztuta. Aurkitu marrazki hori, eta horren Na zure iparrorratzaren Naren norantza berean jarri. Hori da mapa zuzen jartzeko modua. Horrela eginez gero, ez zara berriz galduko!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com