Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Fisika; Teknologia; Askotarikoak

Izpi detektikbea

2011/07/13 Arantxa Txintxurreta

 

 Eliza bat berritzera joan, horma garbitzen hasi, margo- eta igeltso-geruzak kendu, eta... zurbil geratu ziren langileak horma-irudi bat zegoela ikusi zutenean!

Frantzian gertatu zen duela hilabete batzuk, eta langile zuhurrek lan egiteari utzi zioten, apurtu egin zitekeela pentsatu zuten eta.

Berehala joan ziren ikertzaile-detektibe batzuk, horma-irudi hura nolakoa zen ikustera. Arma sekretua zeramaten besapean: geruza zurrun ugari gurutzatuz, azpian zer dagoen ikusteko gai den tresna bat.

Tresna horrek T izpiak igortzen ditu, eta ez dio kalterik egiten azpian dagoenari. Horrela, osotasunean ikusi ahal izan zuten irudia nolakoa zen, ezer apurtu barik. Berria da sistema, eta, oraindik probatzen ari badira ere, etorkizunean gauza asko ikusteko erabiliko dutela aurrikusten dute.

 

 

 T izpiak

Mugikorretik hitz egiten dugunean edo mikrouhin-labean esnea berotzen dugun bakoitzean, erradiazio elektromagnetikoa ari gara erabiltzen. Erradiazio-mota horretako elementuak uhin modura mugitzen dira. T izpiek energia txikiko uhinak igortzen dituzte, eta orain arte ikertzaileek ez zekiten nola sortu izpi-mota hori. X ixpiak eta mikrouhinak nola sortu, aldiz, aspaldi asmatu zuten!

Hizkera arruntean T izpi esaten bazaie ere, terahertz erradiazio da haien benetako izena.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com