Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Lurraren zientziak; Ingurumena

Ur geza eta gazia aintzira berean

2011/07/29 Argazkiak: NASA

Imajinatu Senpereko aintziraren alde batean ura gazia dela eta aintziraren beste aldean geza. Bada, antzeko zerbait gertatzen zaio Balkhash aintzirari, Asia erdialdean dagoen bigarren aintzirarik handienari.


Kazakhstango errepublikan dago Balkhash aintzira, Errusia, Txina eta Uzbekistanen artean, eta Senperekoa baino pixka bat handiagoa da. Senperekoak 0,12 km2 ditu; Balkhash-ek, berriz, 16.000 km2 ditu, eta ia 600 km-ko luzera! Herri Urrats erraldoi bat egin liteke han!

Ekialdea gazia du, eta mendebaldea geza. Nola da posible, aintzira bakarra izanik? Bada, batetik, mendebaldera ibai erraldoi batek -Li ibaiak- bere urak isurtzen ditu; ur geza, noski. Eta, bestetik, ur hori oso-oso geldo igarotzen da ekialdera. Izan ere, tartean hondar-pilaketak daude, eta aintziraren bi aldeak banatzen dituzte.

Nekazaritza, arrantza eta industria garrantzitsuak dira aintziran. Munduko beste aintzira asko bezala, hau ere geroz eta lehorrago dago, hango ura asko erabiltzen dutelako, eta asko lurruntzen delako. Bereziki alde gazia dago desagertzeko zorian.

Azarotik martxora izoztuta egoten da.

Aintziraren ingurua ez da Senperekoa bezain berdea; hango landaretza ia desertikoa da.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com