Elhuyar - Zientzia
2017/8/21
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Lurraren zientziak

Fosilizazioa

2011/08/12 Irudiak: Alai Zubimendi

Jo dezagun gure katua hil dela eta etxeko atarian lurperatu dugula. Demagun etxeko lurra oso buztintsua dela. Orduan, gerta daiteke buztinaren mineralak katuaren gorputzera sartzea, eta gorputzean geratu diren hutsuneak mineralez betetzea. Milaka urteren ondoren, katua guztiz mineralizatuta geratuko da. Norbaitek hori aurkitzen badu, gure katutxoaren fosila aurkituko du!

Fosilizazioa gertatzea oso zaila da, baldintza bereziak behar direlako, baina ez da ezinezkoa.


IZOTZA

Gertatu izan da, baita ere, fosilak izotzetan aurkitzea. Kasu horretan, biziduna hil zenean, izoztuta geratu zen, eta horrela mantendu zen urteetan zehar, norbaitek aurkitu zuen arte.

ERRETXINA

Koniferoei (pinuei, adibidez) zauri bat eginez gero, erretxina erortzen da enborretik behera. Gerta daiteke erretxina horrek enborrean dabilen intsektua harrapatzea. Denboraren poderioz erretxina hori gogortu, fosildu eta anbara bihurtzen da, intsektu fosila barruan duela.

EGIN FOSIL BAT


Benetako fosila egiteko milaka urte beharko genituzke, baina antzeko zerbait egingo dugu.

 

Bete hondarrez eta igeltsuz (% 50) beirazko edalontzi bat.  

 

 

 

 

 

 

 

Ura gehitu, guztia hezea geratu arte. 

 Txirla baten maskorra sartu igeltsuan, eta hondar gehiago bota gainera. 

 

 

 

 

Utzi denbora batez, eta, gogortu dela ikusten duzunean, apurtu edalontzia... horra fosila eta haren moldea!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com