Elhuyar - Zientzia
2017/9/20
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak

Katua edo txakurra baduzu, kontuz txokolatearekin!

2011/08/29 Ana Galarraga

Etxean txakur edo katuren bat badaukazu (edo biak!) jakingo duzu txokolatea ematea ez dela komenigarria. Izan ere, kalte egiten die. Bai, egia da guri ere, neurriz kanpo janez gero, ez digula mesede handirik egiten: kaloria asko dituenez, betekada sortzen du, eta duen azukreak, berriz, txarrantxa eragiten du. Hobe, beraz, noizean behin bakarrik jatea.

Edozein modutara, txakurrentzat eta katuentzat are kaltegarriagoa da: toxikoa da. Txokolate asko jateak komara eraman ditzake, eta baita heriotzara ere. Normalean ez dute hainbeste jango, lasai, baina pixka bat jateak ere ez die inolako mesederik egiten, beherako larria eragiten baitie. Hain zuzen, larritasuna jaten duten kantitatearen eta txokolate-motaren araberakoa da: zenbat eta gehiago jan, eta zenbat eta beltzagoa izan txokolatea, are okerrago.

Egia esan, katuek ez dute gustuko txokolatea; beraz, zaila da katu bat txokolatearekin gaixotzea. Txakurrekin, ordea, kontuz ibiltzea komeni da, txokolatezaleak baitira. Horrenbestez, ondo gorde txokolatea, eta ez utzi zure animalia maiteen eskura (edo ahora, hobeto esanda).


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com