Elhuyar - Zientzia
2017/6/29
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Lurraren zientziak

Lurrak ura edan

2011/09/20 Irudiak: Alai Zubimendi

BEHAR DUZUNA:


- 3 onil (plastikozko botilen muturrek balio dute)
- 3 gasa-zati; 3 edalontzi, eta 3 goma.
- Ura
- Hondarra, buztina eta loreontziko lurra.

ZER EGIN:

Gomarekin, jarri gasa-zati bana onil bakoitzaren muturrean. Jarri onil bat ontzi banatan.

Onil bat hondartzako hondarrez bete, bestea buztinez, eta hirugarrena lurrez.

Bakoitzari bota baso bana ur, eta itxaron pare bat minutu.

Ur-kantitate bera jaso al duzu hiru kasuetan? Zein onilek gorde du -edan du- ur gehien, hondarra zuenak, buztinez betetakoak ala lurra zuenak?


(OHARRA: esperimentu bera ur-bolumena neurtuz egiten baduzu, lur-mota bakoitzak zehazki zenbat ur gorde duen jakin ahal izango duzu)

AZALPENA:

Mota askotako lurrak daude, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Euri-urari eusteko lur bakoitzak duen gaitasuna ezaugarri garrantzitsua da lurrean bizi behar duenarentzat. Adibidez, hondarrean urak berehala egiten duenez ihes, dunetako landareek sustrai luzeak eta ongi zabaldutakoak garatu beharko dituzte ahalik eta ur gehien hartzeko.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com