Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak

Hartz zuria ezagutu dut

2011/09/26 Lorea Arakistain

- Kaixo, hartz zuri! Zergatik dauzkazu belarriak eta buztana horren motzak?
Gorputzeko beroa hobeto gordetzeko.

- Benetan?
Bai, eta ez hori bakarrik. Zuri bitxiak irudituko zaizkizun beste ezaugarri batzuk ere baditut. Nire ileak zuria dirudien arren, ez da zuria, zeharrargia da, argiari pasatzen uzten dio. Eta argiagatik ematen du zuria. Eta azala berriz, beltza dut. Kolore beltzak eguzkiaren erradiazioa erakarri eta bero egoten laguntzen dit.

- Handia zara, gero!
Bai, nik 500 kiloko pisua dut, baina izan ditut 1.000 kiloko lagunak ere. Hartz emeek zertxobait gutxiago pisatu ohi dute, 200-300 kilo inguru. Hala ere, Lurreko animalia haragijalerik handienak geu omen gara!

- Eta txiki hori nor da?
Hartz-kume jaio berria da, 700 gramo baino ez ditu. Hartz jaio berri guztiak bezalaxe, itsua da, eta ez du hortzik.

- Kontxo. Hartz aitak nik baino 10 aldiz gehiago pisatzen du, eta haren kumeak neba jaio berriak baino 5 aldiz gutxiago. Eta atzetik segika dituzun azeri horiek lagunak dituzu?
Lagunak, lagunak... hauek eta otsoak dira, Artikoan bizi diren animalien artean jaten ez ditudan bakarrak. Ez dira oso gozoak. Beraiek ere badakite hori, eta egun osoan segika izaten ditut uzten ditudan soberakinak jaten.

- Artikoan bizi zara, beraz.
Bai eta Ipar poloa inguratzen duten herrialdeen irletan ere bizi naiteke: Alaskan, Kanadan, Groenlandian, Norvegian eta Errusian.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com