Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Fisika

Bozgorailua

2011/10/20 Irudiak: Alai Zubimendi

Oihu egitean, ahots-kordek min har dezakete; ohiurik egin gabe ozen entzun diezazuten, beraz, bozgorailu arrunt bat eraiki dezakezu etxean dituzun gauzekin.

ZER MATERIAL ERABILI
  

    - 5 litroko ur-botila bat
    - 1,5 litroko ur-botila bat
    - lastotxo bat
    - plastilina pixka bat

ZER EGIN

Guraizeez bi botilak moztu; ipurdia kenduta nahikoa da.


Haien tapoietan, zulo bana egin behar duzu. Tresnarik egokiena zulagailu elektrikoa da, baina, horrelakorik ez baduzu, saia zaitezke zuloa egiten puntua egiteko orratzekin; haien punta berotuz, errazago zulatuko dituzu plastikozko tapoiak. Edozein kasutan, zulagailu elektrikoa ala orratza erabili, heldu baten laguntza beharko duzu.

Zuloak ez du izan behar lastotxoaren diametroa baino handiagoa!

Sartu lastotxoaren mutur bat tapoi batean, eta beste muturra beste tapoian. Zigilatu plastilinaz.

Itxi bi botilak, eta kito! Prest duzu bozgorailua nahi duzuna lau haizetara zabaltzeko.

 

NOLA DABIL

Botila txikian zerbait esan, eta soinuaren uhinek lastotxoan zehar bidaiatzen dute, botila handiraino. Botila handiak anplifikatu egiten du soinua, eta ozenagoa ateratzen da.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com