Elhuyar - Zientzia
2017/9/20
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Astronomia, astrofisika eta espazioa

Izar uxoak: distiradunak, baina ez izarrak

2011/10/26 Ana Galarraga

Izar uxorik ikusi duzue inoiz? Ederrak dira, gero! Hegan doazen izarrak dirudite, baina ez dira. Izar uxoak ez dira izarrak. Hauts bihurtzen ari diren meteoritoak dira.

Meteorito batek Lur planetarako bidea hartu du. Lurrerako bidaian, meteoritoek atmosfera, hau da, Lurra inguratzen duen geruza zeharkatu behar dute. Ez da, ez, nolanahiko oztopoa! Atmosferan gas batzuekin egingo du topo, eta, horien erruz, mantsotu egingo da. Horrez gain, atmosfera zeharkatzean, meteoritoa berotu ere egingo da. Eta beroa jasateko gai ez bada, su hartuko du.

Meteoritoak, gure inguruko beste gauza asko bezalaxe, desegin egiten dira su hartzean. Asko berotu eta su hartzen badu, atmosferan aurrera egin ahala desintegratu egingo da. Desintegratzen ari diren meteorito horiek ikusten ditugu guk.

Meteorito horrek ez du sekula Lurra joko, ez delako iritsiko. Baina, horri esker, guk izar uxoa ikusiko dugu.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com