Elhuyar - Zientzia
2017/12/16
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Teknologia

Iglua

2011/11/02  Argazkiak: NOAA, Al Giddings, Jack Drafahl, artxiboa

Udan, adarrez eta hostoz egindako txabolak zuhaitzen gainean, eta neguan... igluak! Baina, nola egiten dira?

Benetako igluak elur-adreiluz egiten dira. Elurra konpaktua bada, erraz moztu daiteke zerra batez, eta oso adreilu sendoa lortzen da. Adreiluak biribil bat osatuz eta irudian azaltzen den moduan kokatuz, lehenengo lerro bat jarriz eta gero beste lerro bat, eta haren gainean beste bat, eta beste bat... Azkenean, igluaren kupula eraikiko duzu.

Kupula horren barruan zulo handi bat izango duzu, elur-adreilu guztiak ateratzean geratu zaizun zuloa. Ondo antolatuz gero, irudikoa bezalako iglu bat izan dezakezu!


Gure artzainek bordak erabiltzen dituzte gauak igarotzeko mendian daudenean, artaldea zaintzen. Berdin-berdin erabiltzen dituzte eskimalek igluak. Iglu-mota horiek txikiak izaten dira, eta ez dute asko irauten.

Baina badaude beste iglu-mota batzuk luze iraun dezaketenak, eta jende asko gorde dezaketenak. Hainbat gela izan ditzakete, edota tunelek hainbat iglu komunika ditzakete eta txalet-iglu bat osatu.
Animo, hasi lanean, eta ea udaberriko epela baino lehen amaitzen duzuen!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com