Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak

Mika ispilu aurrean

2011/11/25 Lorea Arakistain

 

Ispilu aurrean jartzen gara etxetik irten aurretik, gure burua ikusteko. Askok eguna emango lukete ispilu aurrean. Horietakoa al zara?

Gure burua ispiluan ezagutzeko gaitasuna dugu gizakiok. Ez, ordea, jaiotzen garenetik. Hemezortzi hilabete ingururekin hasten gara gure burua ispiluan ezagutzen. Aurretik, ikusi ikusten dugu, baina ezagutu ez. 

Normalean, animaliek ere ikusten dute euren burua ispiluan, baina ez dute ezagutzen. Ez dute gaitasunik ispiluan dagoena nor den konturatzeko. Pentsa, aurrean arerioa dutela pentsatzen dute zenbait animaliak.

Badira, hala ere, ispilu bat inoiz ikusi ez, baina ispilu aurrean jarri eta gertatzen ari dena ondo asko ulertzen duten animaliak. Aspalditik genuen zenbait ugaztunen gaitasun horren berri: elefanteena eta delfinena, adibidez. 

Baina hara non hegazti batek ere ezagutu duen bere burua. Mikak ispiluan bere burua ezagutzen duela ikusi dute Goetheko Unibertsitatean.

Proba egiteko, gometsa hori bat ipini diote Goldie izeneko mikari. Lepoan ipini diote, ispiluan izan ezean ikusi ezin duen lekuan. Ispilu aurrean ipini dute mika, eta gometsa horia ikusi du. Konturatu da bere lepoan dagoela, eta kentzen ahalegindu da. Ispiluan ikusi arte ez da konturatu gometsa lepoan zuela. Ez zaio gustatu, ez dago eder, eta kendu egin nahi du.

Mikak beti izan du jakingura izatearen eta erne egotearen ospea.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com