Elhuyar - Zientzia
2017/10/18
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Biziaren zientziak

Lotsagorrituta

2011/12/13 Irudiak: Alai Zubimendi

Barrua suak hartuta bezala geratzen gara, eta masailak bero-bero. Ez dugu ispiluaren beharrik konturatzeko zeharo gorrituta gaudela. Zergatik gertatzen zaigu hori?

Lotsa ematen digun egoera batek edo gezur txiki bat esaten harrapatzeak masailak gorritu egiten dizkigu. Batzuei beste batzuei baino gehiago. Nahi gabe gertatzen zaigu, eta ezin dugu kontrolatu. Gure nerbio-sistemak bai, ordea.

Nerbio-sistemak kontrolatzen ditu nahita eta nahi gabe egiten ditugun gauzak. Adibidez, liburu bat irakurtzean orriak nahita pasatzen ditugu. Gure buruak eskuei agindu hori ematen die, eta eskuek agindua bete egiten dute. Hori nerbio-sistemak bideratzen du. Bihotza une oro taupaka izatea ere nerbio-sistemak bideratzen du, baina guk eskatu gabe.


Gezur txiki bat esaten harrapatzen gaituztenean, guk ezer esan gabe, nerbio-sistemak azaleko odol-basoei agindu jakin bat ematen die: "Zabaldu!" Eta, zintzo-zintzo, masailean dauden odol-basoak zabaldu egiten dira. Zabaltzean, odol gehiago sartzen da, eta... zein koloretakoa da odola? Gorria, noski; gure masailek hartzen duten kolore berbera.


Gizakia da lotsagorritzen den animalia bakarra. Zergatik adierazi munduari lotsatuta gaudela?


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com