Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Biziaren zientziak; Ingurumena

Hontza zuria

2011/12/07 Lorea Arakistain

 

Kaixo lagunok!


Zer iruditzen zaizue hontza polit hau? Ikusi al duzue inoiz hontzarik? Orain egun batzuk ezagutu nuen nik. Eskolarako bidean topatu nuen; lurrean zegoela, kolpe bat hartuta-edo. Beldurtuta zirudien. Goxo-goxo hartu nuen, eta gaixoa mugitu ere ez zen egiten. Zer egin,ordea, berarekin? Bada, basozainei deitu nien. Apur batean zaintzeko eskatu zidaten, bila etorriko zirela-eta. Jaso, eta Igeldoko Arrano Etxera eraman zuten. Hurrengo egunean kontatu zidaten han tratatu eta ordu batzuk behatzen izan ondoren, errekuperatuta zegoenez, askatu egin zutela iluntzean. Ikusten baduzue, egin kasu nire partez.

Armix

Hontza zuria (tyto alba)

Hontza zuria gizakiaren inguruan bizi da. Elizetan bizi da, gauez ibiltzen da eta zurrungaren antzeko kantua du. Luma txiki-txikiak ditu, iletxoak bezala, hegan egitean soinurik ez ateratzeko.Tamaina ertaineko hontza da: 33-39 zentimetroko luzera du, eta gutxi gorabehera 350 gramoko pisua. Hegalak, ordea, sekulakoak ditu. Ia metro bateko hegal-zabalera du! Eta aurpegia.... erreparatu al diozue aurpegiari? Bihotz-forma du!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com