Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Matematika

Zenbat ile duzu buruan?

2012/01/02 Irudiak: Alai Zubimendi

Banan-banan zenbatzen hasten bazara, aspertu baietz! Horren ordez, zenbatzeko beste modu bat proposatzen dizugu: zenbatespena. Modu horretara dakigu, adibidez, zenbat izar dauden zeruan, eta zenbat neurona ditugun buruan.

BEHAR DITUZU:


• Bisita-txartel bat.
• Bi kartoi mehe.
• Kalkulagailua, erregela eta grapagailua.
• Pazientzia pixka bat!

ZER EGIN:

Kartoi meheetan marraztu, erregelaren laguntzaz, 1 cm2-ko koadrotxoak.

 

 

 

 

 

Bi kartoi mehe horiekin, txapel bat egin ezazu. Nahi duzun bezalakoa egin, baina buruari ahalik eta estuen lotu behar zaio, eta ilea dagoen azal-zatia soilik estali behar du.

Zenbatu zenbat koadrotxo dituen zure txapelak. Osorik azaltzen ez diren koadrotxoak batu egin beharko dituzu, eta zenbatu, berdin-berdin. Zenbat koadrotxo ditu zure buruak? Hau da, zenbat zentimetro karratu ditu zure buruaren zati iledunak?

Bisita-txartelean marraztu, halaber, 1 cm-ko aldeak dituen karratutxo bat, eta guraizearekin moztu. 

Jarri zulotxoa duen bisita-txartela buru gainean, eta laukitxo horretatik ateratzen diren ile guztiak zenbatu. Idatzi laborategiko koadernoan.
Belarri baten atzean ipini laukitxoa, eta zenbatu hor ageri diren ileak ere. Idatzi laborategiko koadernoan. Gero, egin ezazu ariketa hau: (buruaren gainean zegoen ile-kopurua + belarriaren atzean zegoen ile-kopurua)/2

OHARRA: zenbat eta leku gehiagotan zenbatu ileak, orduan eta fidagarriagoa izango da aterako zaizun zenbakia.

Azkenik, buruan zenbat ile duzun jakiteko, bidertu ariketan atera zaizun zenbakia eta txapeleko koadrotxo-kopurua. 100.000-150.000 mila ile omen ditugu buruan; zuk zenbat dituzu?


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com