Elhuyar - Zientzia
2017/9/20
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Matematika

Bederatzi!

2011/12/22 Lorea Arakistain

Pertsona batzuek bereziki gustuko duten kolore bat izaten dute: urdina, berdea... Batzuetan, bereziki gustuko duten zenbaki bat ere izaten dute. Batzuei zenbaki bakoitiak gustatzen zaizkie, beste batzuei bikoitiak... Eta, zuri? 9 zenbakia gustuko duzu? Zenbaki berezia da 9a. Ezagutu nahi? 

Aukeratu bederatziren multiploa den edozein zenbaki.
Adibidez: 18
Batu zenbaki horren digituak: 1+ 8
Zein da emaitza? 9. Bitxia, ezta?

Bederatziren multiploa den edozein zenbaki aukeratu eta haren digituak batuz gero, emaitza beti da 9.

Hemen adibide gehiago:

45 4+5= 9
72 7+2= 9

Ikus dezagun zer gertatzen den zenbaki handiagoekin. Gogoratu 9ren multiploa izan behar duela. Multiploa zer den oraindik ikasi ez baduzu, eskatu laguntza helduren bati:

765 7+6+5= 18. Emaitzak bi digitu ditu. Batu bi digitu horiek: 1+8= 9

Eta zenbaki handi-handiekin?

1411578918 1+4+1+1+5+7+8+9+1+8= 45 4+5= 9

Lagunak harritu nahi badituzu, egiezu jolas hau:

"Pentsatu zenbaki bat. Zenbaki horri batu 5. Kendu 2 (mareatu zenbakiak batuz eta kenduz, nahi beste). Egin bider 9. Eta, orain, batu zenbaki hori osatzen duten digituak. Ez esan... baietz emaitza asmatu: 9!!!"

Ona, ezta?


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com