Elhuyar - Zientzia
2017/4/30
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Kimika; Biziaren zientziak

Platanoaren puzkerra puxikan

2012/01/18 Irudiak: Alai Zubimendi

BEHAR DITUZU:
Platano heldu bat.
Puxika bat
Sardexka bat
Plater bat
Ur-botila txiki bat

ZER EGIN:
Sardexkarekin, txikitu platanoa platerean. Ondoren, koilara txiki baten laguntzaz, gorde platano-orea ur-botilaren barruan. Botilaren ahoan jarri puxika, marrazkian azaltzen den moduan. Ipini botila eta puxika leiho ondoan, eguzkiak joko dien lekuan.
Zer gertatzen da? Une horretan ez da ezer gertatuko, noski, baina, behatu puxika hurrengo egunetan. Nahi baduzu, puxikaren diametroa erregela batez neurtzen joan. Eta orduan bai. Zer gertatzen da? Egia al da, lortu al duzu puxika platanoarekin puztea?

AZALPENA:
Bakterioek platanoa usteltzen dute, eta, deskonposatzean, gas bat askatzen dute, arnasten dugunean guk CO2-a askatzen dugun moduan. Bakterioek askatzen duten gasa, ordea, metanoa da, guk puzkerretan askatzen duguna, puxikaren barruan duzun berbera!


Azaldu dizugu platano batez puxika nola puztu; orain, esango al diguzu zuk nola puztu dezakegun puxika bat sudurrarekin?

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com