Elhuyar - Zientzia
2017/7/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak; Lurraren zientziak; Askotarikoak

Munduko sugerik handiena

2012/01/26 Lorea Arakistain

Munduko sugerik handiena Kolonbian bizi izan zen. Orain dela urte asko. Orain dela 58 - 60 milioi urte. Oso luzea zen, autobus bat bezain luzea. 13 metro luze zen. Eta, luzea izateaz gain, zabala ere bazen: nekez sartuko zatekeen etxeko atetik. Hortaz, pisutsua ere bazen. Tona bat baino gehiago pisatzen zuen, 1.135 kilogramo. Suge erraldoi mota haren izena Titanoboa Cerrejonensis da.

Titanoboa deitu diote suge handia delako, eta Cerrejonensis, Cerrejón izeneko ikatz-meatze batean aurkitu dituztelako haren aztarnak. Haren bizkarrezurra osatzen zuten ornoak aurkitu dituzte, hain zuzen ere. Imajinatuko duzuen moduan, hezur txiki horiek ere erraldoiak dira kasu honetan.

Kolonbiako inguru hartan, gaur egun ere, suge handiak daude: pitoiak eta anakondak. Eta oso handiak izan arren, Titanoboa zenaren erdia ere ez dira. Inoiz ez 6-6,5 metro baino handiagoak. Horregatik, ikertzaileak zeharo harrituta daude aurkikuntzarekin, eta tamainaz jabetzeko esan dute Anaconda filmeko piztia beldurgarria baino handiagoa zela Titanoboa.

Orain, Kolonbiako inguru hura garai hartan -orain dela 60 milioi urte- nolakoa zen aztertzeko erabiliko dute aurkikuntza hau zientzialariek. Sugeak zein baldintzatan bizi ziren jakinda, garai hartako tenperatuaren, landaretzaren eta abarren berri jakiten ahaleginduko dira.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com