Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Biziaren zientziak

Odola jirafan gora eta behera

2012/02/01 Lorea Arakistain

Zein animalia altuak diren jirafak! Behetik gora begiratu behar zaien horietakoak. Saskibaloi-jokalariei bezala; baina, askoz-askoz gehiago. Pentsa, batez beste, jirafak bost metro luze dira.

Bihotza, aldiz, ez dute horren goian: gorputzaren erdialdean dute. Hori bai, izugarri handia da; jirafen bihotzak hamabi kilogramoko pisua izaten du, gutxi gorabehera. Handiaz gain, indartsua ere badute jirafek bihotza. Zer erremedio, edozein bihotz ez baita gai odola horren gora bidaltzeko.

Presio handian ateratzen da odola jirafen bihotzetik. Beste edozein ugaztun handitan baino bi aldiz presio handiagoarekin. Presio horrek grabitatearen indarra gainditu, eta odola bururaino, hau da, bost metroko altueraraino iristea posible egiten du.


Jirafen burua ez dago beti goian, ordea. Makurtu ere egiten dira, putzuko ura edateko, adibidez. Eta zer gertatzen da orduan odolarekin? Gu hankaz gora buruz behera jartzen garenean, odola burura joaten zaigu. Jirafei, ordea, ez. Lurretik bost metroko altueraraino igo arren burua, eta oso azkar igota ere, ez dira zorabiatzen. Izan ere, presioa konstante mantentzeko balbula batzuk dituzte lepoan, eta, buruaren posizioa edozein dela ere, odolaren presioa egonkor mantentzen dute.


Guk ez dugu horrelakorik, baina, geldirik egoten ere ez dakigunez, hankaz gora buruz behera ibiltzea ere gustatzen zaigu; eta batzuetan apur zorabiatzen gara, ezta? Jirafa jaio izan bagina...


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com