Elhuyar - Zientzia
2017/12/16
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Askotarikoak; Biziaren zientziak

Darwinen ideia

2012/02/06 Arantxa Txintxurreta

Charles Darwin duela 200 urte jaio zen, eta bizidunen eboluzioari buruzko liburu ezagun bat idatzi zuen, duela 150 urte. Ideia nagusi bat defendatu zuen: espezieak arbaso komun batek ahaidetzen ditu, eta, gainera, aldatu egiten dira denboran zehar.

 Espezieak ahaidetuta daudela ikusiko duzu joko honetan.

1.- Aukeratu animalia horietatik ornoak dituztenak; 9 dira.

1.gizakia;                     2. arraina;                3. armiarma;

     4. matxinsaltoa;          5. balea;          6. marrazoa;

         7. erlea;                 8. hartza;         9. itsas zaldia;

          10. arranoa;         11 dortoka;                  12. igela.


Erantzuna. 1, 2, 5, 6, 8, 9, 10, 11 eta 12.

2.- Ornodun horietatik, zeinek dituzte 4 gorputz-adar? 6 dira aukeratu beharrekoak.

Erantzuna: 1, 5, 8, 10, 11, 12


3.- Tetrapodo horietatik, zeinek dituzte 3 hezurtxo belarrietan, bakarra izan beharrean? 3 dira.
Erantzuna: 1, 5, 8.

 

ORNODUNEK ORNOAK DITUZTE; TETRAPODOEK LAU GORPUTZ-ADAR DITUZTE; ETA UGAZTUNEK UGATZAK DITUZTE. HORREZ GAIN, 3 HEZURTXO ERE BADITUZTE ERDIKO BELARRIAN.

Gizakia, hortaz, ornoduna, tetrapodoa eta ugaztuna da. Egin proba zuk zeuk: eskatu lagunari makurtzeko, eta pasa eskua bizkarrezurretik. Ornoak dauzka? Zenbat? Orain, begiratu bi beso eta bi hanka dituen. Berdin dio luzeak edo motzak diren, ba al ditu? Ugatzak edo titiak dituen ere erraz jakin dezakezu, baina... nola jakin belarriaren barruan 3 hezurtxoak dituen? bada... o-to-rri-no-la-rin-go-lo-go-a-ri galdetu!

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com