Elhuyar - Zientzia
2017/10/19
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Fisika

Gordina eta egosia nola bereizi?

2012/03/13 Arantxa Txintxurreta

Arrautzak egosi ondoren, hozkailuan sartu dituzue. Nahi gabe, arrautza gordinen ondoan kokatu dituzue. Zein da zein?

Dilema handi hori erraz konpon daiteke arkatz batez. Arrautzak egosten amaituta, zapi batez ongi lehortu, eta marrazki polit bat egin. Horrela erraz bereiziko dituzue gordinetatik.

KONTUZ: arrautzak margotzeko, ez erabili errotulatzailerik. Arrautzaren oskola oso porotsua da, eta zulo horietatik tinta arrautza-mamiraino hel daiteke.

Hala ere, atal honetan, zientzia dugu gustuko, eta azalduko dugu arrautzak bereizteko beste modu bat: arrautzek bira emateko duten moduari begiratu, eta erraz bereiziko dituzue egosia eta gordina.

BEHAR DITUZUE
Arrautza egosia eta arrautza gordina, besterik ez.

ZER EGIN
Arrautza egosia mahaiaren gainean dagoela, biraraz ezazue alde batera, hatzekin alde horretara irmo bultzatuz, eta, berehala, bira eragiteari utzi. Egin gauza bera arrautza gordinarekin; biraraz ezazue alde batera, eskuekin bultzatuz, eta, berehala, bira eragiteari utzi.

BEHATU. ZER GERTATU DA?
Bira eragiteari utzi eta berehala, arrautza egosia geratzen hasi da. Gordinak, aldiz, biraka jarraitu du, oso azkar.

Oskolaren eta mahaiaren artean, marruskadura gertatzen da, eta horrek arrautzak geraraziko ditu. Arrautza egosia oskolari itsatsita dago, eta marruskadurak berehala geratuko du arrautza osoa; arrautza gordinean, aldiz, barrukoa aske dago, eta ez dio marruskadurak zuzenean eragiten. Horregatik biraka jarraituko du, eta oskola bera biraraziko du.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com