Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak

Txinpantzeak, bai indartsuak!

2012/03/19 Argazkia: Mark Fosh

Hau bai txinpantze-koadrila ederra! Zuek ere koadrilan egoten zarete? Txinpantzea gizakiaren lehengusua dela esaten da maiz. Eta, egia da, antz handia dugu. Txinpantzea 1,70 metro luze izan daiteke, baina gizakia baino askoz indartsuagoa da. Boxeolariek ere jai dute animalia honen aurrean. Izan ere, gizakia baino lau aldiz indartsuagoa da.
Biologoek badakite txinpantzeen muskuluak gizakienak baino indartsuagoak direla. Baina susmoa dute beste arrazoi batek ere azal dezakeela animalia hauek horren indartsuak izatea eta guk horrelako indarrik ez izatea.
Alan Walker izeneko biologo batek zera uste du: gure nerbio-sistemak muskuluak kontrolatzen dituela. Horrek auto bat altxatzea galarazten digu, baina, era berean, bolatxozko edo harizko eskumuturrekoak egiten abilak izaten laguntzen digu. Animaliek, ordea, ez dute gaitasunik gauza txikiekin lan egiteko.
Nerbio-sistemaren lana da ingurunean edo norberarengan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori ulertu eta modu egokian erantzutea. Horregatik, egoera arruntetan mugatzen digun indarra erabiltzen uzten digu oso noizean behin. Kontatu dizue inork larrialdi-egoera batean bestela egin ezin dituen gauzak egin dituela? Bada, sinets iezaiozue! Gertatu izan da norbaitek istripua izan duen autoa altxatzea azpian harrapatuta dagoen laguna ateratzeko. Txinpantze batek, noski, errazago egingo luke!
 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com