Elhuyar - Zientzia
2017/12/16
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Matematika

Matematika inurrientzat

2012/04/11 Arantxa Txintxurreta

Paperezko zintekin jolastuko gara, eta orduan ulertuko dugu nola den posible zintaren bi aldeetan marraztea arkatzik altxatu gabe!

 

Folio batetik, 5 zentimetro zabaleko tira bat moztu.

Erdi-erdian, goitik beherako marra bat marraztu, arkatzez.

Paperaren bi ertzak zinta itsaskorrez itsatsiz, zirkulu bat lortuko duzu. A ZINTA deituko diogu.

Non geratu zaizu marra, zirkuluaren kanpoaldean ala barruko aldean?

 

Orain, moztu 5 zentimetroko zabalera duen beste tira bat, eta marraztu marra, aurrekoan egin duzun bezala.

Paperaren bi ertzak zintza itsaskorrez itsatsi, baina, oraingoan, buelta erdia eman ertzetako bati. B ZINTA deituko diogu.

Non geratu zaizu marra, zirkuluaren kanpoaldean ala barruko aldean? A ZINTAN, marraren hasierak eta bukaerak bat egiten zuten. Buelta erdia emana duen honetan, zer gertatu da?

 

 

AZALPENA

A ZINTAN, marraztutako marran zehar inurri bat ibiliko balitz, ez litzateke sekula marrarik gabeko aldera iritsiko, eta birak emanez zorabiatu egingo litzateke, seguruenik.

B ZINTAN, ordea, marraztutako marrak etena du, ez dira elkartzen marraren hasiera eta bukaera. Elkar ditzagun, bada: hartu arkatza eta segi marra marrazten. Marra berria aurrekoaren bikoitza da! Eta, hara, marra kanpoko aldean zein barrukoan geratu zaigu!

 

Hortaz, marra horren gainean jarriko bagenu inurria, A ZINTAN egin duen ibilbidearen bikoitza egingo luke, inolako etenik gabe, hasierako puntu berera iristeko. Oraingoan, inurria, zorabiatu ez ezik, nekatu ere egingo zaigu!

 

JOSTATU PIXKA BAT

Heldu bat alboan duzula, moztu guraizeaz A eta B zintak, marra marraztu duzun lekutik. Zer gertatu da? Magia dirudi, ezta?

Ez da magia, Moebius da. B ZINTARI Moebius-en zinta deritzo, zintaren ezaugarri bereziez jabetu zen pertsonaren omenez. Ikertuz, sakondu pixka bat Moebius-en zintan, eta gauza harrigarriak ikasiko dituzu. Adibidez, zer gertatzen da bigarren aldiz ebakitzen badugu B ZINTA?


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com