Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Biziaren zientziak

Animalia pozoitsuetan pozoitsuenak!

2012/04/03 Lorea Arakistain

Erlearen ziztada ez da batere atsegina. Bainua hartzera joan eta medusa batek heltzea ere zorte txarra da; eta, min egiten du! Gure inguruan bizi diren animalia pozoitsuak dira erleak, liztorrak, medusak eta xabiroiak, adibidez. Baina pozoitsuak izan arren -eta min egiten duten arren- ez dira arriskutsuak. Munduan barrena badira oso arriskutsuak diren animaliak. Horietako batzuk hilgarriak dira, kontuz!

Pozoitsuena
Pozoitsuetan pozoitsuena uretako liztorra da. Medusa-itxura du, eta pozoiz beteriko 60 garro ditu; eta, bai, ukitzen bazaitu, hil egingo zaitu. Asian eta Australian bizi da.

 

 

 

 

 

 

 Arrainak

Itsasotik atera gabe, arrainen artean, harri-arraina da pozoitsuena. Bi arma ditu, pozoia eta ezkutatzeko gaitasuna. Harri-itxura duenez, ohikoa da zapaltzea. Gehienetan hilgarria da, baina ez beti. Australian bizi da.

 

 

 

 

Armiarmak
Banana-armiarma da pozoi indartsuena duen armiarma, baina gizakiarentzat arriskutsuagoa da alargun beltza, haren letaginek azala zeharkatzen baitute. Emea arriskutsua da; arra, aldiz, ez.

 

 

 

 

 

 

Anfibioak
Gezi- igela da anfibio pozoitsuena. Kolonbiakoa da, eta izen hori dauka bertakoek geziak igelaren pozoiarekin bustitzen zituztelako euren aurkariak hiltzeko. Izan ere, igel honen pozoia hilgarria da gizakiarentzat.

 

 

 

 

Narrastiak
Narrastietan pozoitsuena sugea da, baina uretakoa. Itsaso guztietan bizi da, baina gutxitan egiten du eraso.

 

 

 

 

Ugaztunak
Bi ugaztun baino ez dira pozoitsuak: satitsua eta ornitorrinkoa. Ornitorrinkoa ugaztuna da kumeei bularra ematen dielako, baina arrautzetatik jaiotzen da. Pozoi mingarriena du, baina ez du hiltzen.

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com