Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena

Dunak eraikitzen

2012/12/01 Arantxa Txintxurreta

Batzuetan sareak izaten dira, besteetan zumezko horma moduko batzuk. Hondarretan sartzen dira, eta haizeak haien kontra jo ohi du. Hondarra pilatzeko jartzen dira oztopo horiek, dunak sor daitezen, eta hondarrak ihes egin ez dezan.

Zein hondartzak galduko du hondarra lehenago, dunak dituenak ala dunarik gabekoak? Dunarik gabekoak, noski!
Dunak hondar-multzoak dira, eta haizeak mugitu egiten ditu, dunaren alde bateko hondarra beste aldean pilatuz. Zailagoa da dunetako hondarra urrutira eramatea, dunarik gabeko hondartza lau bateko hondarra eramatea baino.

Zuk zeuk egin dezakezu proba etxean: hondarra mugitu egiten da, eta oztopo baten babesean pilatu egiten da.

BEHAR DITUZU:
Hondartzako hondarra
Toki lehor eta lau bat, edo egurrezko ohol zabal bat
Ile-lehorgailu bat
Metalezko auto txikiak, jostatzeko erabiltzen dituzun horiek

ZER EGIN:
Bota hondarra egurrezko oholaren gainera (mahai bat izan daiteke). Eskuarekin, zabaldu ongi hondarra, eta lautu. Jarri autotxoak nahi duzun tokian, eta hondoratu apurtxo bat hondarretan.
Mahaiaren albo batetik, baina mahaitik ez oso hurbil, eman haizea ile-lehorgailuarekin (eskatu laguntza heldu bati).
Pilatu da hondarrik autoen inguruan? Autoak estalita geratu dira? Kontuz, ile-lehorgailuak indar handia baldin badu, hondar guztia mahaitik behera botako dizu, eta hondarrik gabe geratuko da zure hondartza!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com