Elhuyar - Zientzia
2017/12/16
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak /

Momia tatuatuak

2013/02/19 Lorea Arakistain

Gizarte batzuetan, modernotik gutxi du tatuajeak. Zenbait kulturatan teknika zaharkitua da. Batzuentzat zaharkitua, eta beste batzuentzat modernoa. Baina, edozein kasutan, zaharra da tatuajea. Hain da zaharra, momien gorputzetan ere aurkitu dituzte tatuajeak.

1991. urtean, izotzetako gizona aurkitu zuen turista alemaniar batek Italiako Alpeetako Oetz bailaran, 3.000 metroko altueran. Gizon hura K.a. 3300 urte inguruan bizi izan zen, hau da, duela 5.300 urte inguru. Denbora asko pasatu den arren, bizkarrean, berrogeita hamazazpi tatuaje ikusten zaizkio oraindik ere.
Izotzetako gizona ez da tatuajedun momia bakarra. Amunet emakume apaiza K.a. 2000. urtean bizi izan zen, eta izotzetako gizonak zituenen antzeko tatuajeak zituen.
Orain hiru urte, La Señora de Cao aurkitu zuten Perun. Emakume hura -antzinako Peruk izan zuen emakume buruzagi bakarra- duela 1.500 urte bizi izan zen, eta tatuajez betea aurkitu zuten haren gorputza.
Mundu garaikidean, Myanmarren adibidez, orain gutxi arte, emakumeek beltzez tatuatzen zuten aurpegia, beren edertasuna ezkutatu eta gizonen gehiegikerietatik babesteko. Gaur egun debekatuta dago, oso mingarria baita.
Zibilizazioek esanahi eta helburu ezberdinekin erabili dituzte tatuajeak: boterearen sinbolo gisa, zigor gisa, erlijio-sineskeretan oinarrituta arima salbatzeko, gudetan aurkariei beldurra emateko... eta, gaur egun, baita gorputza apaintze hutsagatik ere!

Tatuajea: azalaren kolore-aldaketa da. Tatu hitza samoeratik dator, eta markatu esan nahi du.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com