Elhuyar - Zientzia
2017/8/21
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du /

PVC-ZKO PLASTIKOA

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Zure inguruan, non dago plastikoa? Aulkian, leihoan, Chupa Chups-aren makilan?

Poltsak, botilak, pertsianak, baloiak... Horiek guztiak eta gehiago plastikozkoak dira, nahiz eta plastiko guztiak ez diren berdinak. Jarraian azaltzen da nola egiten den PVC deitzen zaion plastiko-mota.

Imajinatu lantegi handi bat. Langileak galtza urdinez, batzuk, eta bata zuriz jantzita besteak.
LABORATEGIAN, gatz mordoa gordetzen dute, zuk entsaladari botatzen diozuna bezalakoa. Igerilekuetan kloroa jartzen zaio urari, garbi mantentzeko; bada, PVCa egiteko lantegian, gatzari kendu egiten diote kloroa, eta kloro horri beste nahaste-borraste batzuk gehitzen dizkiote.

 

Zuria ematen duen hauts garden bat ateratzen da hortik.

 

SUKALDEAN, eltze erraldoi batean sartzen da; ipuinetako sorginenak bezain handia da eltzea. Soja-olioa eta beste hainbat likido gehitzen zaizkio, eta, berotzen den bitartean, irabiatu egiten da orea. Ia ordubetez izaten da biraka!

 

Eltzetik MAKINA batera pasatzen da nahastura, eta gehiago berotzen da: 120-170ºC-ra.

 

Hortik, plastikozko dilistak ateratzen dira. Dilista horiek ez dira jatekoak, baina, edozein forma eman, eta aulkiak, botilak, baloiak eta horrelakoak egin daitezke!

 

Gogoratu urrezko araua: kontsumoa murriztu, berrerabili, eta, gainerakoa, birziklatu; baita plastikoa ere!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com