Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena

Koloretako ibaia

2013/02/19 Lorea Arakistain

Polita litzateke ortzadarrean bainatzea. Eta ortzadarraren parekoa da argazkiko ibaia. Bi izenez ezagutzen da: bost koloretako ibaia eta munduko ibairik ederrena. Izenak eta izana bat datoz. Ibaiak bost kolore ditu, eta izugarri ederra da. Baina haren benetako izena beste bat da: Caño Cristales.

Marrazki bizidunetakoa dirudien ibaia kolore biziz janzten da ur-emaria egokia denean. Horia, berdea, urdina, beltza, eta batez ere, gorria da. Urak magikoa dirudi, baina normal-normala da: gardena. Hori bai, garbia. Eta, hortaz, ibai asko baino gardenagoa. Ura hain gardena denez, ur azpiko harriak ikusten dira. Harriak, goroldioz eta koloretako algaz estalita daude. Alga horietan guztietan bereziena gorria da, eta Macarenia clavigera du izena.

Udan, hil egiten da, beroak uretako landare gorria lehortzen du, eta kolore gorria are eta gehiago pizten da.
Bisitatu nahi baduzue, Kolonbian dago, Macarena mendilerroan, eta gizadiaren ondare biologikoa da. Txokorik bereziena topatzeko, mapa bat beharko duzue, Caño Cristales ibaia, 20 metro zabal baino ez den arren, 100 kilometro luze baita. Aurkitutakoan, disfrutatu: bainatzea libre da!

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com