Elhuyar - Zientzia
2017/7/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak /

JOGURTAK

2013/01/01 Irudiak: Alai Zubimendi

Zenbat jogurt jaten duzu egunero? Zein zaporetakoak? Ba al dakizu zerekin egiten den jogurta? Bada, uste baino errazagoa da jogurta egitea. Zuk zeuk egin dezakezu, etxean bertan.

BEHAR DITUZU
Behi-esnea.


Jogurt natural bat


Jogurt-ontzi bat edo eltze bat


ZER EGIN
Ipini kristalezko ontzi bakoitzean koilarakada bat jogurt. Gehitu esnea (berotu gabe) potoa bete arte, eta irabiatu, koilararekin.


Azukredun jogurtak gustuko badituzu, gehitu nahi adina azukre, irabiatu baino lehen.
Sartu ontziak jogurt-ontzian

eta utzi hor 8-9 orduz (gau bat, adibidez). Jogurt-ontzirik ez baduzu, jarri ur pixka bat eltze zabal batean, eta sartu ontziak, Maria erara berotzeko. Berotu su oso txikian (1), eta denbora luzez, mamitzen diren arte.

TRUKUA
Jogurt politak eta gozoak egin nahi badituzu, jarri kolorea marmeladarekin. Horretarako, ontzietan, lehenengo jarri marmelada, eta, ondoren, bete aparte nahastutako jogurtarekin eta esnearekin. Eztiarekin ere mundiala dago!
ZER GERTATU DA?
Bakterioak bizidunak dira, gu bezalaxe, eta, guk bezalaxe, jan egin behar dute bizitzeko. Horietako batzuei horra biren izenak: Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus esnea gustatzen zaie, eta, "jatearen" ondorioz, esnea gogortu egiten da.
Bakterio horiek hartzidura egin dutela esaten da; esneak duen azukrea laktosa eraldatu egiten dute (azido laktiko bihurtzen dute).


Ikasi ongi izen hori: HAR-TZI-DU-RA. Izan ere, hartziduraren ondorioz jaki goxo-goxoak lortzen ditugu, mamia eta gazta esaterako!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com