Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Osasuna

Zurru, zurru, zurrunga!

2013/02/19 Lorea Arakistain

Gaua iristean, isiltasuna nagusitzen da, eta lasai egiten dugu lo. Lo egiten dugu, baldin eta aldamenekoaren gorputzaren soinuek uzten badigute. Aldemeneko horrek, noski, ez ditu apropos egiten zaratak. Ez gaitu izorratu nahi, konturatu ere ez da egiten; baina haren zurrungak 100 dezibelera irits daitezke, kasik auto baten tutua bezala. Eta 85 dezibeletik gorako zaratak kaltegarriak dira giza entzumenarentzat. Imajinatu ohean lo egin nahian egon eta auto baten tutua belarri ondoan izatea. Amesgaiztoa! Kasurik gogor eta desatseginean horrelakoak dira zurrungak. Hala ere, ohikoena da zurrungaren soinua arina izatea.


Argazkia: Jake Shepherd

 

Zurrunga sudurreko eta ahoko zenbait egituraren bibrazioaren ondorioa da: mingainak, eztarriaren goiko aldeak, aho-gingilak eta ahosabaiak bibratu egiten dute zurrunga egitean. Lo gaudenean, egitura horiek lasaitu egiten dira, eta, maiz, elkar ukitzen dute. Elkar ukitze hori oztopo bihurtzen da arnasbidean sartu beharreko airearentzat, eta orduan sortzen da zurrunga.
Zurrunga egitea ez da arraroa. Loa aztertzeko egin diren ikerketen arabera, pertsona helduen artean lautik batek egiten du zurrunga. Pertsona horien artean gutxi batzuek gaixotasun bat dute: apnea. Apnea medikuak tratatzen du; ez, ordea, zurrunga normala.
Horrekin zer egin? Gora begira badago, alde batera begira zurrunga gutxiago egiten denez, egin bultza! Eta amets politak izan.

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com