Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Teknologia

BIZIKLETAK

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Txirrindularien bizikletek gurpil meheak dituzte, errepidean erraz ibiltzeko. Mendian ibiltzeko bizikletek, aldiz, gurpil potoloak eta takoak dituzte, harri eta lokatz artean ibiltzeko egokiagoak direlako.
Batzuek zein besteek eserleku estua dute, baina badaude eserlekurik ez duten bizikletak ere: zertarako erabiltzen diren badakizu?

Bizikletek gure indarra mugimendu bihurtzen dute. Horretarako, pedalak, katea eta hortzak dituen plater zapal moduko bat erabiltzen dute.
Begiratu ongi bizikleta bati, autoek ez bezala guztia baitute bistan: ez dute ezer ezkutatzen! Ikusiko duzu pedalari eraginda katea mugitzen dela hortz horiei esker, eta horrek atzeko gurpila mugiarazten duela.


ZERGATIK DIRA EGOKIAGOAK GURPIL MEHEAK ERREPIDEAN IBILTZEKO?
Gurpilen eta lurraren artean, marruskadura gertatzen da. Marruskadurak geldotu egiten du mugimendua. Beraz, zenbat eta gurpil meheagoa -alegia, zenbat eta txikiagoa gurpilaren azalera-, orduan eta marruskadura txikiagoa, eta orduan eta abiadura handiagoa hartuko du txirrindulariak.
Horregatik, Tourrean ibiltzeko, gurpil fin-finak erabiltzen dituzte!

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com