Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak /

Elefanteak: zooan jaio, gazterik hil

2013/02/19 Lorea Arakistain

Elefanteak animalia handiak dira, animalia lurtarrik handienak. Jaioberritan, elefantekumeek 120 kilogramo inguru pisatzen dute. Normalean, Asian eta Afrikan, 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina jasota dago ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zela. Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, ez dira arriskuan bizi, nahiz eta lehoiek harrapa ditzaketen kumeak edo gaixo dauden aleak. Europan, bestelakoa da elefanteen bizitza. Kumeak ez daude arriskuan, baina, elefanteak, batez beste, 18 urte bizi dira. Non bizi dira, bada, elefanteak Europan? Zooetan!


Argazkia: Emmanuel Keller

 

Europan, zooetan, eta Asian eta Afrikan, aske, bizi diren elefanteen bizitza alderatu dute. Ondorioa: zooetan bizi diren elefanteak 40 urte lehenago hiltzen dira. Batez beste, 18 urte baino ez dira bizi. Ikerketa elefante emeen artean egin dute, zooetako elefanteak, batez ere, emeak direlako. Datua hor dago, zooetan oso gazte hiltzen dira elefanteak. Arrazoien inguruko hipotesiak bat baino gehiago dira: elikadura txarra, ibiltzeko leku falta, gaixotasunak, estresa, obesitatea... dena delakoa, ezer onik ez!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com