Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak /

EURIA, EURIA

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Euria neurtzeko plubiometro bat eraikiko dugu.

BEHAR DITUZU:
Botila garden eta zuzen bat. Plastikozko ur-botila handi bat izan daiteke, lepoa moztuta badu.


Erregela bat eta errotuladore bat.

 

ZER EGIN:
Hondotik hasita, erregelaren laguntzaz, markatu milimetroak ontziari, errotuladorearekin.

Botilak hondoa laua ez badu, argizaria urtuz hutsuneak bete, eta utzi barrutik lau-laua. Hori egiteko, eskatu laguntza heldu bati!

Utzi tramankulua balkoian, aulki baten gainean -lurretik 20 cm-ra baino gehiagora gera dadin- eta itxaron euria egin arte. Gure klima ezagututa, ez duzu asko itxaron beharko!

 

Mililitro bat ur jaso baduzu plubiometroan, esan nahi du litro bat euri egin duela metro karratu bakoitzeko. Bi milimetro ur jaso badituzu, zenbat litro euri egin ditu metro karratuko? Bi, bai horixe.

Eguraldiaren koaderno bat beharko duzu, egiten dituzun neurketak idazten joateko. Horrela, neurketak hilabeteetan zehar eginez gero, urtean zehar zenbat euri egin duen jakin ahal izango duzu; baita hilabeterik euritsuena zein izan den ere.

Landaredia behatzea aukera ona da jakiteko euri asko ala gutxi egiten duen inguru jakin batean. Hain zuzen ere, Euskal Herriko tokirik euritsuena --Artikutza- berde-berde egoten da; tokirik lehorrenak, berriz, -Bardeak- apenas du berderik, eta landareak lehorteetara moldatuta daude.

 

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com