Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Matematika

Naturaren irudi fraktalak

2013/02/19 Lorea Arakistain

 


Polita da elurraren irudia. Eta politak dira hemen jaso ditugun beste irudi guztiak ere. Irudi horiek guztiek, edertasunaz gain, badute beste zerbait komunean. Bereziak dira... antzeman diezue berezitasunik? Irudi fraktalak dira, naturaren irudi fraktalak, hain zuzen ere.

Fraktalak irudi geometrikoak dira, triangeluak, karratuak eta zirkuluak bezalaxe. Baina fraktalen ezaugarri nagusia errepikapena da. Irudi bat hainbat aldiz errepikatuz sortzen den irudia da fraktala. Fraktala bere buruaren antzekoa da eskala desberdinetan. Ordenagailuz fraktalen irudi izugarriak egiten dira gaur egun. Erraza, ezta? Baina harrigarriena jatorria da: natura! Artelan hauek sortzeko ideia naturak eman die egungo artistei. Honako hauek orain ehun urte marraztu zituen eskuz Ernst Haeckel biologo eta artista alemaniarrak, naturan ikusi zituenak erakusteko. Elurraren irudia, aldiz, argazkia da, benetakoa. Hurbil-hurbiletik ateratakoa, noski! Izan ere, fraktalak naturan daude. Elur-malutetan, zuhaitzen adarretan, itsas-izarretan... bururatzen zaizue besterik?

Irudiak: Ernst Haeckel eta yellowcloud


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com