Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak

Plaken tektonika

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Egin froga: 15 minutuz zutik egon zure gelaren erdian; geldirik. Zer gertatu da?

Ba horixe, aspertu egin zarela. Izan ere, gelaren erdian geldirik jarri zara, eta geldirik egon zara 15 minutuz; alegia, ez dela ezer gertatu. Eta, itxura batean, hori ematen du, geldirik egon zarela. Baina, ez badirudi ere, zapaltzen dugun lurra mugitu egin da, eta harekin batera gu geu ere.

Egin beste froga hau: ontzi zabal batean, ipini ura, eta gainean utzi gaileta bat, flotatzen. Bada, imajinatu gaileta hori kontinente bat dela, eta beste gaileta batekin topo egiten duela.

Lurraren azpian ez da urik, baina bai likido-moduko bat, eta horren gainean lur-plakak mugitzen dira. Lur-plaken gainean hartzen dute atseden kontinenteek. Plaka guztiek -12 nagusi eta beste hainbat txikiago- puzzle erraldoi bat osatzen dute. Begiratu marrazkiari, eta erantzun: zein plakatan aurkitzen da Euskal Herria?

Lur-plakek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen azpian sartzen da, eta tentsio horrek lurrikarak sor ditzake. Lurrikara gehienak plaken ertzetan gertatzen dira.

Gainera, bi plakek talka egiten dutenean, eta plaka bat bestearen azpian geratzen denean, gainean geratu den plakak garaiagoak egiten ditu mendiak! Himalaiako mendiak geroz eta garaiagoak dira, bi plakek -Indiakoa eta Eurasiakoa- indarra egiten diotelako elkarri.

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com