Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak /

Zergatik erortzen naiz?

2013/02/19 Lorea Arakistain

"Zergatik erortzen naiz?" pentsatuko dute hostoek udazkenean. "Zertarako? Zapaldua izateko?" Ez dira, ez, gustuz erortzen. Zuhaitzak botatzen ditu hostoak lurrera behar ez dituenean. Hotza agertzen denean gertatzen da hori. Berez, zuhaitzak hostoei eutsiko balie, ez luke berriak sortzeko beharrik izango. Baina, hostoek eurek jartzen dute zuhaitzaren bizitza arriskuan; horregatik botatzen ditu.

 

Argazkia: Oroitz Unzueta

 

Izan ere, neguan, egun epelen bat izango balitz, hostoek udaberria dela pentsatu, eta fotosintesia egiten hasiko lirateke. Hezetasuna xurgatuko lukete, eta lanean hasiko lirateke, zuhaitzari elikagaiak emateko. Baina, hotza itzultzean, hostoak zainetan ura dutela harrapatuko lituzke, eta izoztu eta hil egingo lirateke. Hortaz, hosto hilez jantzita hartuko luke zuhaitzak udaberria. Hosto hilek ez dute ezertarako balio, eta zuhaitza ezingo litzateke hazi, ezta ugaldu ere. Beraz, hil egingo litzateke.

Horrelakorik gerta ez dadin, hotza azaltzen denean, udazkenean, zuhaitzak zelula batzuk sortzen ditu hostoak eta adarrak bat egiten duten puntuan. Zelula horien lana da adarraren eta hostoaren arteko lotura moztea, hostoa lurrera eror dadin. Sarritan, haizeak azkarrago erorarazten ditu hostoak, baina haizerik gabe ere erortzen dira.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com