Elhuyar - Zientzia
2017/4/30
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Teknologia

AIZU, HAIZE

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Aizu, haize, bazter-nahasle, bazter-garbitzaile; aizu, haize, zu zara zahar, zu zaude gazte. Bazoaz edo bazatoz? Nondik nora, eta zenbat?


Ipuinetako teilatuetan beti azaltzen da haize-orratz bat; konturatuta zaude horrekin? Tramankulu horrek haizea nondik nora dabilen adierazten du. Baina haizeak zenbateko indarra duen jakiteko haize-errotak erabil daitezke. Haize-orratza eta haize-errota; antzeko izenak izan arren, gauza desberdina adierazten dute.

Egin dezagun etxean izateko moduko haize-errota polit bat!

BEHAR DITUZU
Kartoi mehe karratu bat, gustukoa duzun kolorekoa

Guraizeak

Txintxeta bat

Borragoma duen arkatz bat

ZER EGIN
Begiratu ongi marrazkiari, eta kopiatu a irudian azaltzen dena zure karratuan. Ebaki, guraizeekin, marra etena, eta ondoren tolestu, zenbakiek adierazten duten ordenan. Txintxeta batez zulatu kartoi mehea eta borragoma.

Haizeak zenbateko indarrarekin jotzen duen jakiteko, minutu batean errotak zenbat buelta ematen dituen zenbatu eta listo!

Neurketak koaderno batean idazten joaten bazara, haizerik indartsuenak zein hilabetetan izaten diren ikusiko duzu!

Trukua: kartoi mehea aerofinx gardenarekin forratzen baduzu, luzaroan iraungo dizu errotak. Eta landare-poto bakoitzeko kolore desberdineko haize-errota bana jarriz gero, ikerketa zehatzagoa egiteaz gain, balkoi zoragarria izango duzu!

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com