Elhuyar - Zientzia
2017/9/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Matematika

Zeroa, bakoitia ala bikoitia?

2013/02/19 Lorea Arakistain

Zeroa zenbaki biribila da, eta arkatzarekin idatzi beharrean, konpasarekin marraztu daiteke. Baina, forma alde batera utzita, zenbaki bakoitia ala bikoitia da zeroa? Matematikari gutxi batzuen ustez, ez da bikoitia; baina ezta bakoitia ere. Gehienek argi dute, bikoitia da, eta hala onartzen da.

- Modu orokorrean azalduta, zenbaki bikoitia esaten zaio zati bi eginda emaitzak zenbaki osoa ematen duen edozein zenbakiri. Komarik gabeko emaitza ematen duen horri.

Adibidez.
4 : 2 = 2 Emaitza zenbaki osoa da; beraz, 4 bikoitia da
10 : 2 = 5 Emaitza zenbaki osoa da; beraz, 10 bikoitia da
1 : 2 = 0,5 Emaitza ez da zenbaki osoa; beraz, 1 bakoitia da
5 : 2 = 2,5 Emaitza ez da zenbaki osoa; beraz, 5 bakoitia da

Eta 0?

0 : 2 = 0 Emaitza zenbaki osoa da, ez du dezimalik; beraz, 0 bikoitia da

- Hona hemen zeroa bikoitia dela frogatzen duen beste azalpen bat: Zenbaki bakoiti eta bikoitiak txandakatu egiten dira. 1 bakoitia da; hortaz, aurretik datorrena, zeroa, bikoitia!

Baina, zergatik horrenbeste zalantza zero zenbakiarekin? Bada, ez delako betikoa. Berri-berria ere ez da, baina gainerako zenbakiak baino beranduago asmatu zen. Kristo ondorengo 36. urtean agertu zen lehen aldiz, maien zibilizazioan. Eta askoz beranduago, VII. mendean, erabili zuten Indian. Aurretik eta tarte horretan izan ziren zibilizazio handiek, Antzinako Greziak eta Erromatar Inperioak, pentsatu zuten zeroarekin, baina ez zuten sekula idatzi!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com