Elhuyar - Zientzia
2017/9/26
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena

Intsektuak uxatzeko produktuak

2013/02/19 Arantxa Txintxurreta

Zenbat lagun bizi zarete etxean? Zenbatzeko garaian, kontuan hartu duzu leihoaren kontra ibiltzen den euli handi eta zaratatsua? Eta gauean bisita egiten dizun eltxo gosetia?

Pentsatzen duguna baino gehiago gara etxean. Euliak, eltxoak, zimitzak, pipia, labezomorroak, landareetan bizi diren arrak... Baina horiek ez dira gure lagunak, eta ez ditugu senidetzat hartzen.
Arropa jaten digute, odola zurrupatzen, landareak hiltzen, egurra zulatzen. Inguruan bizi dira, eta gurekin lehiatzen dira.

Haiek uxatzeko, uxagarriak erabiltzen dira. Zeinek ezagutzen ditu arropa artean jartzen diren bolatxo usaindun horiek? Zeinek eltxoen kontra erabiltzen diren kandelak? Ez al duzue inoiz albaka landarerik jarri leihoan, euliak sar ez daitezen?

Kakaz eta pixaz betetako gela batera sartuko zinateke? Ez, kaka eta pixa asko ikusteak nazka ematen digulako. Bada, uxagarri gisa, intsektuek gustuko ez dituzten produktuak erabiltzen dira, hurbildu ez daitezen.

Zitrikoetatik eratorritako substantziak uxagarri eraginkorrak izaten dira: ez al zaie, bada, intsektuei laranja goxoa gustatzen? Eukalipto olioa ere ona omen da hainbat intsektu gainetik kentzeko.
Eta horiek bezalako produktu naturalez gain, gaur egun beste hamaika aurkitu daitezke dendetan: kimikoki prestatutako substantziak; sustoak emateko edota elektrokutatzeko balio duten gailuak; entxufatu eta intsektuari desatsegina egiten zaion usaina askatzen duten produktuak. Edozerk balio du zomorrotxo horiek etxetik bidaltzeko bada!


INTSEKTUAK LAGUN
Ez pentsa intsektu guztiek kalte egiten digutenik. Gurekin lehian daudenak soilik hartzen ditugu kaltegarritzat, uztak hondatzen dizkigutelako, gaixotasunak sortzen eta abereak zirikatzen dituztelako.
Baina intsekturik gabe ezin biziko ginateke. Haiei zor diegu, adibidez, zuhaitzak hazteko lurra goxo-goxoa izatea, eta landare asko egotea, polinizazioa egiten dutelako.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com