Elhuyar - Zientzia
2017/4/30
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena; Biziaren zientziak

Mailu-marrazoaren buruaren misterioa

2013/02/26 Lorea Arakistain

Argazkia: Rob Stemple

Mailu-marrazoa mailu-itxurako buruagatik da berezia. Berezia eta bakarra. Ez dago munduan horrelako itxura duen beste izakirik. Horregatik, ikertzaileak berrehun urtez aritu dira mailu-burua aztertzen, zertarako balio duen jakiteko. Marrazoa arotza balitz, iltzeak kolpatzeko dela pentsatuko genuke, baina ur azpian beste zerbaitek behar zuen izan. Izan ere, naturan, kasualitateak ez, arrazoiak aurkitzen dira.
Eta mailu-marrazoaren buruaren misterioa ere argitu dute Floridako zientzialariek. Mailuaren edo T letraren itxurako buruari esker, ondo baino hobeto ikusten du animaliak. 360ºko ikusmena du, eta begietan prismatikoak balitu bezala ikusten du. 360ºko ikusmenari esker, atzean zer dagoen ere ikus dezake. Prismatiko moduko ikusmenak, berriz, sakonera eta distantzia kalkulatzeko gaitasun berezia ematen dio. Ikusmen miragarriari esker, mailu-marrazoak abantaila du harrapakinak bere egiteko.
Mailu-marrazoa ur epeletan bizi da Amerika osoan eta Zeelanda Berrian. Gertuago, Kanariar Uharteetan eta Mediterraneoan ere ikusi izan da, baina ez da hori haren ohiko bizilekua. Gaitasun handikoa eta harrapari bikaina izan arren, desagertzeko arriskuan dago, gizakiak ehizatzearen ondorioz.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com